XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez dakigu, baina edozein eratara argi utzi nahi dugu arazoa ez dela Ikastolen Elkartearen Estatutuarena, besteren bat baizik.

- Bestetik, ezker taldeek, EIKEko Biltzarre Orokorrean eta Pertsonal-Batzordean gurasoei ematen zaien aginpidea salatzen duela esaten da.

Irakasleen joera, nahiz ezkerrekoak eta nahiz eskubikoak, askatasun osoa nahi izatea da eta ezkerrekoak bezain sutsuak dira honetan eskubikoak.

Gurasoen joera, aldiz, nahiz ezkerrekoak eta nahiz eskubikoak, zenbat eta seme-alaben hezieraz kezkatuagoak egon, orduan eta gehiago eskoletako gestioan parte hartu nahi izatea da.

Gurasoen parte-hartzearen arazoa ez da argitzen ezker-eskuin kontzeptuetatik, hezkuntzaren filosofiatik baino.

Gurasoek, irakasleek eta gizarteak jasotzen dute haurraren hezkuntzaren ardura.

Hezkuntz komunitate honek eskolaren gestio-organoetan parte hartu behar duela inork ez du zalantzan jartzen.

Arazoa honetan dagoenik ez dugu pentsatzen, estamentu horien parte-hartzea non eta nolakoa izan behar duen erabakitzean baizik.

Gure eritziz, gizarteak erakunde publikoen bitartez, guztientzat jartzen dituen arauak ondo betetzen direla ziurtatu behar du ikastetxe bakoitzaren barnean, baina ikastetxe bakoitzari ahal den autonomiarik haundiena emanik gestio aldetik.

Ez zaizkigu batere atsegin ezagutu ditugun ikastetxe estatalen, eta orain transferitu direnen funtzionamendu burokratiko eta itxiak.

Bestetik, gurasoen lekua irakaslegoarena bezain inportantea dela deritzogu.

Ez zaigu ezta ere atsegin ezagutu ditugun aipatu ikastetxeetan, gurasoek duten partaidetza; izan ere, praktikan informazioa jasotzera eta kontsultatuak izatera mugatzen bait da.

Honekin ez dugu esan nahi estamentu bakoitzak bere nortasuna izan behar ez duenik.

Irakasleen batzak eta gurasoen kontseiluak, bakoitzak bere funtzionamendu guztiz autonomoa izan behar dute, baina erabakiak hartzerakoan, erakunde publikoen, gurasoen eta irakasleen ordezkariez osaturik dauden gestio-organoetan hartzen direla, baldin eta Guraso- eta Irakasle-Batzei erabaki konkretu batzuk hartzeko ahalmena delegatzen ez bazaie.

Azkenik, gestio-organoetako partaidetza-arazoa inguratzerakoan, ikasleak ezin ditzakegu ahaztu.